XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sarrera antifona

Poztu gaitezen eta alaitu, guztien Jaunak birjina santu eta ospetsu hau maitatu duelako.

Otoitza

Jainko Jauna, Maria Frantziska birjina santua
aberats egin zenuen zeruko dohainez;
egizu, oraingo bizitzan haren antzeko izaten saiatuz,
betiko atseginak goza ditzagula harekin batean.
Zure Seme Jesu Kristo.

Oparigaien gainekoa

Eman, Jauna, guri eskaintza honen fruituak;
Maria Frantziska birjina santuaren antzera,
bekatuaren zaharkeriatik garbi gaitezen
eta, jainkozko bizitzan aurrera eginez, berritu.
Jesu Kristo.

Jaunartze antifona Mt 25, 4. 6

Bost birjina zentzudunek, kriseiluekin batera olioa ere hartu zuten ontzietan.

Gauerdian oihu bat entzun zen: Badator senargaia; irten zakizkiote bidera Kristo Jaunari.

Jaunartze ondorengoa

Zure Semearen gorputz-odolak hartzeak, Jauna,
betirako ez diren gauzetatik aldendu gaitzala;
Maria Frantziska santuak bezala,
lur honetan zure maitasun zintzoan aurrera egin dezagun
eta zeruetan Zu ikusteaz beti poztu gaitezen.
Jesu Kristo.